Kaleak eta etorbideak

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila, erdiko zutabean. Batekotik hasi eta Erregeraino osatu behar dira. Oinarri bakoitzaren gaineko lehenengo karta Mahaira eraman daiteke atzera.
MahaiaZortzi multzo (lau Oinarrien ezkerretara eta beste lau eskuinetara.) Zortzi pila horietan karta guztiak gora begira eta zabalduta banatu; ezkerreko pilatan zazpina karta ipini, eta eskuineko pilatan seina karta, denak ikusgai.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, irudiari erreparatu gabe. Aldi bakoitzean karta bakarra mugi daiteke. Hutsik geratu diren pilak edozein kartaz bete daitezke.

Oinarriak gorantz osatzen dira, irudiaren arabera.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Oinarriak ahal den neurrian uniformeki osatu. Mahaian pila bat husten saiatu.