AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Jokoaren hasieran, Batekoak ez beste karga guztiak hemen egongo dira. Sortaren gainean klik eginda, karta bana joango da lau Biltegietara. Bi aldiz bana daiteke |
Oinarriak | Lau pila goian, Sortaren eskuinean. Jokoa hasteko, ipini Bateko bat Oinarri pila banatan. Oinarri pilak gorantz osatu behar dira, irudiari erreparatu gabe. |
Biltegiak | Lau pila, Oinarrien azpian. Sortari klik egiten zaion bakoitzean, Biltegi piletara karta bana joango da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. Biltegietako kartak Oinarrietara bakarrik eraman daitezke. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Jokoa hasteko lau karta banatu behar dira Biltegietan gora begira. Aukera duzunean, kartak Biltegietatik Oinarrietara eraman. Horrela jarraitu biltegiak kartarik gabe geratu arte eta Oinarrietara besterik mugitu ezinik geratu arte.
Biltegietan geratu diren karta guztiak hartu eta nahastu. Karta horiek atzera Sortara eraman eta berriro banatu. Bi aldiz bana daiteke.
Bat ere ez
Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 48
Saiatu gogoan hartzen Biltegi piletan zer dagoen. Horrek lagunduko dizu gero zein karta mugitu behar duzun erabakitzen.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Eskorpioia | Seahaven |