Quatorze

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Mahaiko pila hutsak berehala beteko dira Sortako kartez.
MahaiaBost bider bost itxurako mahaia da, toki bakoitzak karta bakarra izan dezake. Jokoaren hasieran karta bat banatuko zaio toki bakoitzari. Leku hutsak Sortako kartez beteko dira. Sorta agortu denean, leku hutsak betetzeko kartak mugitu beharko dituzu eskuinetik ezkerrera, beheko errenkadan ezkerreren dagoen karta eskuineren dagoen goiko tokira, leku huts guztiak bukaeran utzita.

Xedea

Karta guztiak desagerraraztea.

Arauak

Hamalau batzen duten eta errenkada edo zutabe berean dauden karta-bikoteak kentzea (Txankak 11 balio du, Erreginak 12 eta Erregeak 13).

Toki hutsak automatikoki beteko dira Sortatik. Sorta agortutakoan, leku hutsen eskuinean dauden kartak automatikoki mugituko dira leku hutsa betetzeko, eta eskuineko zutabean hutsik dauden pilak beheko errenkadan ezkerreren dagoen zutabeko kartez beteko dira.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Kendutako karta-bikoteko, bi puntu.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Joko honen erdialdean mugimendu bakarra egoten da sarri. Egin ezazu. Sorta agortu eta gero, Mahaian mugimendu asko egin ahal izango dituzu.