Osmosia

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
BiltegiakEzkerrean, lau pila zabalik. Biltegi pila bakoitzean, banatu hiru karta behera begira, eta karta bat, gora begira. Ezin da karta-segidarik egin.
OinarriakLau pila, eskuinean. Lehenengo Oinarri pilan karta bat banatu.
SortaGainerako karta guztiak hemen jarri. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Bi aldiz banatuko da.
HondarraSortatik osatuko da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Lehenengo Oinarrian dagoen irudi bereko edozein karta eraman daiteke edozein unetan Oinarri pila horretara. Beste Oinarriak hasteko, lehenengo karta horren maila bereko karta bat erabili behar da. Behin hasi eta gero, oinarri bakoitza irudiaren arabera eta gorantz osatu beharko da, baina justu gainean duen Oinarriak une horretan duen kartaren maila bereko beste bat jarrita beti. Biltegietako kartak erabiltzeko moduan daude arauok jarraituz posible den guztietan.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarreko goiko karta dago jokorako prest. Sorta hustutakoan, eraman atzera Hondarreko karta guztiak Sortara, duten ordena errespetatuta. Karta-sortara hirutan itzul zaitezke.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Bakar-jokoei "patzientziazko joko" ere esan izan zaie, ez alferrik! Ez ipini automatikoki eskuragarri duzun lehenengo karta bigarren (edo hirugarren) oinarrian. Batzuetan, hobe da beste irudi bat erabiltzea Biltegietatik karta gehiago askatzeko.