Auzokideak

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
MahaiaBost bide bost itxurako mahaia da, toki bakoitzak karta bakarra izan dezake. Jokoaren hasieran karta bat banatuko zaio toki bakoitzari. Leku hutsak automatikoki betetzen dira kartak eskuinetik ezkerrera eramanez, beheko errenkadan ezkerreren dagoen karta eskuineren dagoen tokira eramanez, eta Sortatik beste edozein leku hutsera eramanez.
SortaBanatu Mahaian, goian azaldutako moduan.

Xedea

Karta guztiak desagerraraztea.

Arauak

Egin klik Erregeetan, desagerrarazteko. Gainerako kartak hamahiru batzen duten karta-bikoteak osatuz mugi daitezke horizontalki, bertikalki nahiz diagonalean elkar ukitzen badaude.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Mugitutako karta bakoitzak puntu bat balio du.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Taulan goren dauden kartak kendu lehenengo mugimendurako aukera gehiago sortzen delako.