Isabel

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
MahaiaHamahiru pila. Pila bakoitzean hiru karta behera begira banatu, eta karta bat, gora begira.

Xedea

Karta guztiak desagerraraztea.

Arauak

Maila bereko karta-bikoteak mugitzea. Karta bat mugitzen duzun bakoitzean, azpikoa gora begira jarriko da jokoan sartzeko. Toki hutsak ez dira atzera beteko.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Kendutako karta-bikoteko, bi puntu.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Pila bakoitzean lau karta daude hasieran. Toki bakoitzean zenbat karta geratzen diren gogoan hartzea da gakoa eta kartak uniformeki kentzen saiatzea.