Glossary

{0>author's note:<}100{>egilearen oharra:<0} {0>These definitions are meant as a guideline only.<}100{>Definizio hauek jarraibide gisa baino ez dute balio.<0} {0>See individual game rules as any game has the right to redefine or modify the rules to make it fun.

<}95{>Joko bakoitzaren arauak ikusi behar dira, joko bakoitzak arauok aldatu edo berriro definitu baititzake dibertigarriago egiteko.<0}
OINARRIZKO KARTA

Oinarri pilara aterako dugun lehen karta da. Beste oinarriak normalean karta honen maila bereko beste batez hasi behar izaten dira. Ikus: OINARRIA

KOLOREAK TXANDAKATUZ OSATU

Kolore bateko karta baten gainean beste koloreko beste karta bat jar daiteke. Adibidez: Example: Erronboa Ezpataren gainean jar daiteke, baina Bihotzaren gainean ez.

BERE IRUDIA EZ DEN BESTE BATEZ OSATU

Jatorrizko kartaren gainean bere irudia ez duen beste karta bat jar daiteke. Adibidez: Erronboa Bihotzaren gainean jar daiteke, baina Bihotza Bihotzaren gainean ez.

KOLOREAREN ARABERA OSATU

Kolore bateko karta baten gainean kolore bereko beste karta bat jar daiteke. Adibidez: Erronboa Bihotzaren gainean jar daiteke, baina Erronboa Hirustaren gainean ez.

IRUDIARI ERREPARATU GABE OSATU

Denak balio du.

IRUDIAREN ARABERA OSATU

Irudi bateko karta baten gainean irudi bereko beste karta bat jar daiteke. Adibidez: Ezpata bat beste Ezpata baten gainean jar daiteke, baina Hirusta baten gainean ez.

BEHERANTZ OSATU

Maila bateko karta baten gainean maila txikiagoko beste karta bat jartzea baimenduta dago. Normalean maila bakarreko aldea egoten da karta bien artean. Adibidez: 10ekoa Txankaren gainean jar daiteke, baina 9koaren gainean ez.

BEHERANTZ * MAILA

Maila bateko karta baten gainean * maila txikiago den beste karta bat jartzea baimenduta dago. Adibidez: * 2 baldin bada, 10ekoa Erreginaren gainean jar daiteke, baina ez Txankaren gainean.

GORANTZ OSATU

Maila bateko karta baten gainean maila handiagoko beste bat jartzea baimenduta dago. Normalean maila bakarreko aldea egoten da karta bien artean. Adibidez: Erregina Txankaren gainean jar daiteke, baina Erregearen gainean ez.

GORANTZ * MAILA

Maila bateko karta baten gainean * maila handiago den beste bat jartzea baimenduta dago. Adibidez: * 2 baldin bada, 10ekoa 8koaren gainean jar daiteke, baina 9koaren gainean ez.

GORANTZ NAHIZ BEHERANTZ OSATU

Maila bateko karta baten gainean maila bat handiago edo txikiago den beste bat jartzea baimenduta dago. Adibidez: Txanka Erreginaren nahiz 10ekoaren gainean jar daiteke, baina 10ekoa Erreginaren gainean ez.

OSATU

Karta bat (edo karta-multzo bat) beste baten gainean jartzea da. Mailari erreparatzen badiogu hainbat aukera ditugu: GORANTZ OSATZEA, BEHERANTZ OSATZEA edo GORANTZ/BEHERANTZ * MAILA egitea. Irudiari/koloreari erreparatzen badiogu aukera hauek ditugu: IRUDIAREN ARABERA OSATZEA, KOLOREAREN ARABERA OSATZEA, KOLOREAK TXANDAKATUZ OSATZEA, DAGOEN IRUDIA EZ DEN BESTE BATEZ OSATZEA edo IRUDIARI ERREPARATU GABE OSATZEA. Kontuan izan karta multzoak osatzen dituzten joko guztiek arau horietako bi beteko dituztela, zerrenda bakoitzeko bat.

KARTA-SORTA

Erabiliko den karta-multzoa da. Joko gehienetan, KARTA-SORTA ESTANDARRA erabiliko da, baina bakar batzuetan KARTA-SORTA BIKOITZA, KOMODINDUN KARTA-SORTA edo MARRADUN KARTA-SORTA erabiliko da.

KARTA-SORTA BIKOITZA

Bi KARTA-SORTA ESTANDAR dituen karta-multzoa da eta guztira 104 karta ditu.

OINARRIA

Joko batek Oinarria duenean, jokoaren xedea karta guztiak Oinarri pil(et)an jartzea izango da.

KOMODINDUN KARTA-SORTA

KARTA-SORTA ESTANDARRA eta bi komodin dituen karta-multzoa da eta guztira 54 karta ditu.

PILA

Kartak izateko prestatu den toki berezia.

MAILA

Kartaren balioa da. Zenbakidun kartek zenbakiarekin lotutako balioa izaten dute. Batekoek balio handia edo txikia izan dezakete. Handia baldin badute, 1. maila izaten dute. Eta txikia baldin badute, 14. maila izaten dute. J, Q eta K 11., 12. eta 13. mailetan egoten dira, hurrenez hurren. Hala ere, joko batzuetan karta horiek 10. maila izaten dute. Horrelakoetan, goi-mailako batekoak 11. maila izaten du.

BILTEGIA

Biltegian egoten diren kartak edozein lekutan jarri edo jokatzeko moduan egoten dira. Normalean ez dira ez gorantz ez beherantz osatu behar.

TOKIA

Ikus PILA.

KARTA-SORTA ESTANDARRA

Pokerrerako 52 kartako multzoa. Lau irudi izaten ditu, eta hamahiru karta irudi bakoitzeko, batekotik 10ekora arte, Txanka, Erregina eta Erregea. Irudiak Hirustak, Ezpatak, Bihotzak eta Erronboak izaten dira. Irudiok bi kolore-motakoak izaten dira, gorria eta beltza. Hirustak eta Ezpatak beltzak izaten dira, eta Bihotzak eta Erronboak, gorria. AisleRiot-en karta-sorta desberdinak erabil daitezke. Horrelakoetan, kolore berriak eta/edo irudi berriak paradigma horretan txertatu behar izaten dira.

SORTA

Jatorrizko kartak banatu ondoren geratuko diren kartak dira. Normalean buruz behera jartzen dira.

IRUDIA

KARTA-SORTA ESTANDARRAK dituen lau karta-motetako bakoitza. Normalean, Hirusta, Ezpata, Bihotza eta Erronboa izaten dira.

MAHAIA

Joko-eremua da, bertan gertatzen da jarduera nagusia. Normalean kartak gorantz edo beherantz osatu behar dira bertan.

HONDARRA

Gora begira jarri ohi den karta-multzo bat da, normalean SORTAREN aldamenean jartzen da eta goiko karta jokoan sartzeko prest egoten da.