Gelaxka librea

Changwoo Ryu-k idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta mota
BiltegiakLau pila, ezkerrean eta goiko errenkadan. Biltegi pila bakoitzak karta bakarra izan dezake.
Oinarriak
MahaiaZortzi pila. Banatu karta guztiak gora begira zortzi pila horietan, lehenengo lau pilatan zazpi karta, eta azken lau pilatan, sei karta dituzun arte. Mahaia beherantz osa daiteke koloreak txandakatuz. Kartak banan-banan mugitu behar dira, baina, lasterbide gisa, segidan ezarritako kartak batera mugi daitezke horretarako adina Biltegi pila baldin badago hutsik.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osa daitezke kolorea txandakatuz. Karta-multzoak ere mugi daitezke, baldin eta, kartok banan-banan mugitzeko beste Biltegi pila baldin badago hutsik. Mahaiko pila hutsak edozein kartaz edo karta-multzoz bete daitezke.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira jokoan erabili. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Biltegi piletako kartak atzera berriz erabil daitezke Mahaian edo Oinarrietan jokatuz.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Lekua izatea oso erabilgarria da. Biltegi piletatik ahal bezain beste utzi libre.