Gaztelua

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila, erdian. Irudiaren arabera eta gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.
MahaiaBost pila, Oinarri pilen albo banatan. Pila horietako bakoitzean bost karta gora begira banatu, eta beste bat gehiago goiko bi pilatan. Mahaiko edozein pilatan dagoen goiko karta jokorako prest dago.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko pilak irudiaren arabera gorantz nahiz beherantz osa daitezke. Edozein pilatan dagoen goiko karta bakarrik dago jokorako prest. Hutsik geratu diren tokiak edozein kartaz bete daitezke.

Oinarriak irudiaren arabera gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Mahaian hustu dezakezun edozein toki babes gisa erabili. Jokoa amaitzeko giltza izan daitezke.