Eskailera mekanikoa

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Xedea

Karta guztiak Hondarrera eramatea.

Arauak

Piramidean bistan dauden karta guztiak jokorako prest daude. Karta erabilgarri horiek erabiliz, ahal duzunean Hondarra osatzen joan, horretarako Hondarraren gaineko kartaren maila baino bat gehiago edo bat gutxiago duen kartarekin hasita. Batekoak Erregeen gainean edo Bikoen azpian egon daitezke.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Mahaitik kendutako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 28

Estrategia

Saiatu aurrera begira planifikatzen, etorkizunean eskailerak egin ahal izateko.