Zortzikoa

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila, ezkerrean. Batekotik Erregera eta irudiaren arabera osatu behar dira.
BiltegiakZortzi pila, goian. Biltegi bakoitzak karta bakarra izan dezake. Lehenengo lau Biltegietan karta bana agertuko da jokoaren hasieran.
MahaiaZortzi pila, Biltegien azpian. Kartak gora begira banatuko dira Mahaian, eta toki bakoitzean sei karta egongo dira.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaia beherantz eta irudiaren arabera osatzen da. Goiko karta edo karta-segida bakarrik mugi daiteke. Karta-segida bat mugitu ahal izateko, segidako karta-kopurua hutsik dauden Biltegi guneen kopurua gehi bat baino gutxiago edo berdina izan behar da. Mahaian hutsik dauden guneak Errege batez edo Erregea buru duen segida batez bakarrik bete daitezke.

Oinarriak gorantz bete behar dira irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarrietako kartak teknikoki jokoan jarraitzen duten arren, ez du inolako zentzurik karta horiekin jokatzen jarraitzea, ez dute ezertarako balio eta.

Mahaian bistan dagoen edozein karta jar daiteke Biltegi gune huts batean. Karta horiek atzera Mahaira ekartzeko moduan edo Oinarri pila batera eramateko moduan daude.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Kartak ahal bezain laster eraman Oinarri piletara. Inguruan uzten badituzu, mugimendua oztopatu besterik ez dute egingo.