Apaizaren dozena

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
OinarriakLau pila goialdean. Irudiaren arabera bete behar dira Batekotik Erregera. Oinarri bakoitzaren gainean dagoen lehenengo karta Mahaira eraman daiteke atzera.
MahaiaHamahiru pila. Pila bakoitzean lau karta banatuko dira gora begira. Erregeak dagozkien pilen azpialdera mugituko dira.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko pila bakoitzean dagoen goiko karta beste pila batera eraman daiteke bigarren pila horren goiko karta baino unitate bat txikiagoa bada. Irudiari jaramonik ez. Mahaiko pila hutsak ezin dira atzera bete.

Oinarriak gorantz osatu behar dira irudiaren arabera Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Mahaiko karta batean bi aldiz klik eginez gero, dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilara eramandako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Kontuz, ez kartaperatu balio txikiko kartak. Saiatu Mahaiko pilak hutsik ez lagatzen.